Lehenik eta behin mila esker zuen parte-hartzearengatik, auzolan honen bitartez, Mendialdea eskualdea bultzatzen lagundu duzuen guztioi. Guretzat, zalantzarik gabe, denok zarete garaileak eta denok gara irabazleak.

Baina saridunak aukeratu behar ziren,
horretarako aurreko asteartean, azaroaren 19an, 2019ko Argazki Lehiaketaren saridunak erabakitzeko epaimahaia bildu zen.

Epaimahaikideak hauek izan ziren:
– Rikardo Boch, argazkilaria.
– Jose Antonio Goikoetxea, argazkilaria.
– Aitziber Goikoetxea, elkarteko bazkidea.

Aukeraketa ez da batere erraza izan, eta lehiaketaren deialdiaren irizpideak kontuan hartuta eta eztabaida luze ondoren saridunak hauek dira:
1. Saria: Eli Apezetxea: “Goizuetako zubia, ur ttanttaz bizia”
2. Saria: Jokin Fernandez: Igaratza
3. Saria: Alaitz Eskudero: “Goizuetako Inauteriak”

Mendialdea toki zoragarria dela aipatu genuen eta lortu diren argazkiak horren lekuko dira. Segi ba Mendialdea ezagutzen, gozatzen, bizitzen… eta egon ez bazara etorri ezagutzera lehenbailehen.

Mila esker.

1.

Goizuetako zubia, ur ttanttaz bizia

2.

Igaratza

3.

Goizuetako Inauteriak