Ostatu hartzeko erreserbak egiteko erregimena

Aldeen arteko hitzarmen berezirik egon ezean, bi aldeek ostatu hartzeko erreserbak egiteko erregimenari buruzko ondoko arauak onartu dituztela ulertuko da:

  • Aurrerakina edo seinalea, hitzartutako erreserba-leku eta egunen arabera ordaindu beharko den zenbatekoaren %40, gehienez ere, izan daiteke.
  • Erreserbari uko egitea edo bertan behera uztea hitzartutako datarekiko 7 egun baino gehiagoko epean eta 15 egunetik beherako epean egiten bada, jabeak bezeroak aurrerakin gisa utzitako kopuruaren %50 atxiki dezake.
  • Erreserba bertan behera uztea hitzartutako datarekiko 7 eguneko epearen barruan egiten bada, jabearen esku geratuko da aurrerakin edo seinale gisa utzitako zenbatekoa.
  • Bezeroak, aldez aurretik ezer jakinarazi gabe, egonaldiaren hasierarako hitzartutako eguneko arratsaldeko 20ak baino lehen iristen ez badira, erreserba baliogabetutzat joko da. Ez da halakorik gertatuko baldin eta aldez aurretik jabeak eta bezeroak iristeko beste ordu bat hitzartzen badute.
  • Erreserba eginda, landa-etxeak, hitzartutako eguna iritsita, ostatu ematerik izango ez balu, bezeroari sortutako kalte guztiengatik (behar bezala egiaztatuta) ordaindu beharko dio, ezar dakizkiokeen zigor administratiboak gorabehera.

Ostatu hartzeko erreserben ebazpena, deuseztatzea eta eta aipatu erreserbak bertan behera uztea, bi aldeen arteko berariazko hitzarmen ezean, uztailaren 6ko Bidai Konbinatuei buruzko 21/1995 Legeko aginduak, bidai konbinatuen kontratuarekiko aipatu kasuak arautzen dituztenak, ezarriko direla ulertuko da.