Ondo jatea zer den jakiteko, sukaldetik irten berriak diren plater ezinago gozoak dastatzea bezalakorik ez da, fintasunik handienaz uztartzen baitituzte usadioaren eta teknika berrien jakituria.
Hala, bada, ahogozagarri izango ditugu hainbat plater, geure-geureak: babarrunak, hornigai eta guzti; txistorra, odolkia, txuleta, gazta bikainak, gatzatua, gaztanbera, eskuz egindako jogurtak… Guztiak ere ardo on batez, sagardoaz edo patxaranaz bustita.
Ez dago ahazterik bisitarien pozgarri izaten dela sagardo garaia ere: sagardotegietara joan, eta lagunarteko jai giro alaian sagardoa edateko eta okela ona jateko sasoia.